2011/11/24

KOMUNIKATUA (eus)

Hainbat komunikabideetan azken egunetan argitaratutako salaketengatik (bereziki Vocento taldekoak) eta eraikinaren barnean zeuden hainbat lagunen inputazioak direla eta;  desalojoaren mehatxu iraunkorra, hala nola, ertzaintzako kideen jazarpen eta intimidaketaren ondorioz, UXOTEGI GAZTETXEAK honako jakinarazpena luzatzea erabaki dugu:

Zergatik Uxotegi?
Auzoko hainbat gazte taledeekin elkarlanean,  gaur egun dagoen eskaintza ludiko zein kultural urriagatik (asteburutan zerbitzatzen den alkohola izan ezik), espazio berria eraikitzearen beharra ikusi genuen, denentzat irekia,  guztiongatik sortua kooperazioan, askea eta sarrera dohaina duena nahi duenarentzat.
Zergatik eraikin hau?
Izaera historikoko eraikina delako (hiriko talde zaharrenekoa),  20 urte baino gehiagoz erabiltzen ez dena eta egoera negargarrian aurkitzen zelako. Egungo egitura kaltetuarekin, eraispenatik gertu (XVI mendeko zurezko egitura duen etxe batean eskonbroak apilatzearen ondorio zuzena). Interbentzio sinple baina neketsuekin hau konpontzea posible izanda, berehala ekin genion lanari. Hona hemen kronologikoki egindako lanak:
  1. Habe kaltetuegien apuntalamendua  (1 argazkia)*
  2. Gehiegizko pisu estrukturalak (obra-hondakin biltegitzat erabiltzearen ondorio zuzena) eta igeltsoak igorritako hezetasun zein gazitasunak (lehio, ate... faltagatik eta fatxadako hainbat irekierengatik) habe zein habexketan sortutako kalteen konponketak.[argazkia 2]*
    Izurriteen kontrola eta elementu toxikoen desinfekzioa: Hegazti, arratoi... Hala nola, hauen gorotz kantitate handia. Baita aurretik okupatu zuten pertsonen zabor ugariak, konponduz guzti honek auzoarentzako suposatzen zuen infekzio arriskua [argazkia 3]*
  3. Lehietako eta beste fatxako beste irekidurek suposatzen zuten zuloen itxiketa (itsaso lerroan egoteak, hezetasunak eta gatzak zurezko egitura kaltetu baitute) [argazkia 4]*
  4. Egitura gainkargatzen zuten obra hondakinen garbiketa burutu dugu, nahiz eta jada konponbiderik gabe egitura kaltetu dute (hainbat solairu ez dira erabilgarriak zoruak eta egiturak erakusten duten egoera tamalgarria dela eta) [argazkia 5]*
* Eraikinaren erreabilitazioa hasi baino lehenegako argazkiak, eraskusgarri postaren amaieran


“El Diario Vasco” panfletoak 11/11/12 an argitaratutako hainbat kritika:
http://www.diariovasco.com/v/20111112/san-sebastian/juez-imputa-secretario-alcalde-20111112.html

SE ESTAN ABANDONANDO ENSERES QUE NO SON SUYOS EN LA VIA PUBLICA:
Ensereekin, suposatu dugu eskonbroei buruz mintzo direla (etxearen funtzio obra-hondakin biltegia zen), zeintzuk jakina, eraikinaren integritate estrukturala ezeztatzen zuten. Honela, hauen garbiketa beharrezkoa zen. Esan behar dugu, eskonbro guztiak ateratzen genituen heinean furgonetaz jaso ditugula, kalean egon ez direlarik minutu pare bat baino gehiago. Furgoneta eduki ez dugunean, asteazkenaren zain egon gara hauek kaleratzeko (zabor bilketaren egunean). Honen erakusgarri dugu, gaur egun ez ditugula inolako kexarik jaso ahuzoko biztanleen partez, aitzitik, hasieratik babestuak sentitu gara, bihotzez eskertzen duguna.

LA PROPIETARIA DE LA VIVIENDA RECLAMA QUE NO SE HAGAN OBRAS:
Etxearen jabeak, 104 urteko agurea, Madrilen bizi da, 20 urte baino gehiagoz etxea erabiltzeari uko egin diolarik eraikina guztiz abandonatua utzita. Baliteke honen ez erabilpena eta kontrol falta dela eta ez da konturatu obrak (eskonbroen kanporaketam lehio gabeko zein beste zuloen itxiera, habe apurtuen apuntalaketa...) guztiz beharrezkoak direla eraikin historiko hau zutik mantentzeko (hiriko eraikinik zaharrenetakoa). Orain dela urte pare bat udaletxeak zapaian egin behar izandako berriztapenak (familiari ordainduaraziz) noski ez dira nahikoak, ezaugarri hauetako eraikin batean. Horregatik, geuk burututako obrak eta hauen azalpenak postaren hasieran idatzi ditugu. 

LA FAMILIA SE MUESTRA PREOCUPADA POR LOS DESMANES POR INCUMPLIMIENTO DE ORDENANZAS MUNICIPALES:
Eraikina eraizpenetik hain gertu aurkituta (bere garrantzi historikoa dela eta) eta abandonatua etxebizitza eskaintza arazoak dituen hiriaren zentruan; Uxotegin, ez ditugu orain bat-bateko kezka hauek ulertzen, ordenanza munizipalen babesen alardean

POSIBLES HURTOS EN EL EDIFICIO:
Nahiz eta etxea aldez aurretik toxikomanoengatik okupatuta egon, hontara sartu ginenean, zeuden altzariak goiko solairutan pilatu genituen. Hau da, aurkitutako altzari guztiak eraikinaren barnean mantendu dira (argi dago inork ez dituela nahi 25 urte baino gehiago dauzkaten animalien gorotzez eta pipiaz jotako altzariak)

LA FAMILIA PIDE AL REGIDOR QUE NO SE TIREN TABIQUES ESTRUCTURALES:
Zalantzarik gabe, gehien arritu gaituenen akusazioa. Eraikinak ez baidauzka (fatxadez gain) karga hormarik, zurezko zutabeen egitura baizik (eraikinarenganako jabe legalen interes faltaren erakusgarri). Hala ere, arkitektoen aholkuez baliatu gara uneoro, ez beharrezko arriskuak saiheztuz.

EL HEDIL DEL ALCALDE SE PERSONA CÓMO RESPONSABLE DE LA OCUPACIÓN
Gezurra, oraingoan ere. Udaletxeak ezta alkateordeak ez dira eraikinaren okupaketan inplikatu. Irailaren 24an gertatutakoaren perbersioaz ulertzen dugu akusaketa hau, non, alkateordeak personifikatutako guardia munizipalen eta gazteen artean bitarteko izan zen. Zeinek eraikinera ez sartzea aholkatu zuen ere (momentu horretan zeukan egoera tamalgarria eta suposatzen zuen arriskua argudiatuz)

Gure erabateko kritika luzatzen dugu hemen ere, udaletxeko aurreko ejekutiboari. Eraizpen arriskuan uzteagatik bere antzinatasuna dela eta, honelako garrantzia duen eraikina (1813ko sutea baino zaharragoa, hiriko kalerik zaharrenekoa izanda). Hala nola, ez dugu ulertzen, neurriak hartu izana alde zaharreko XIX mendeko beste eraikinetan (gehienbat, jarritako bainuontziek sortutako gainkargak arazoak zirela eta) eta ezer ez egitea eraikin honetan, askoz ere zaharragoa eta ahulagoa izanda. Soilik udaletxeak zapaian egindako berriztapenak jabe legalari ordainduaraziz eta jaramonik ez eginez barneko egituraren egoerari. Ezagututa beraz bere egungo egoera, hala nola bere eskonbrera erabilpena (guztiz sutsigarria). Hau, ironikoki udaletxetik metro batzuetara aurkitzen da. Ez soilik kalte konponezinak sortuaz hiriko patrimonio arkitektonikoari,  baita arriskuan jarriaz beheko solairuan dagoen elkarte gastronomikoa. Ez da gainera, hirian eraikin historiko bat galtzen den lehen aldia, Odon Elorza, aurreko ejekutiboaren utzikeria eta konpetentzia faltagatik.

No comments:

Post a Comment